XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orregaitik, Jesusen berbak, gozo-gozo, eztia lez sartzen jakezan biotzera.

Beste aldean, pariseoak, bekoki illunaz, barruak erreta, mormorka utsean, Jesusek pekatari ta publikano galduok onartu ta eurekaz jaten ebalako.

Gu be sarritan jausten gara pekatu onetan.

Geure burua ontzat artuta, besteentzat kritikalari zorrotz eta estu biurtzen gara.

Zenbat izen on ez ditugu erre; zenbat negar eta atsekabe; zenbat kalte ez dogu egin gure miin gaizto onegaz.

Eskerrak Jaungoikoa ez dala gure antzekoa.

Gizon-emakume guztiak, banan-banan maite gaitu, baiña batez be, pekatari errukarriak.

Orregaitik dago artzain ona egiñik.

Illunabarrean, ardiak txabolaratzean, barrura sartukeran, ardi bat falta jakola konturatu da.

Estu ta larri, bein eta barriz zenbatu ditu ardiak, erdi-illunean.

Bai, bat falta da!

Orduan, biotz-beeraturik, ardi galduaren billa doa artaldea ibilli dan larra-aldera.

Trokarik troka, gaiñik gan, txistu ta txistu, ardi galdua aurkitu arte.

Eta aurkitu dauanean, pozaren pozez laztandu, bigun-bigun lepo gaiñean ipiñi, eta besteakana daroa, zoriontsu.

Orra or, Jesusek zer egiten dauan gugaz, pekatuan galtzen garanetan.

Gizakiak Jaungoikoaren semetza-alabatza ori saldu leike.

Aitaren etxetik iges egin.

Jaungoiko barik geratu; galbidean ezkurrak jateraiño jausi...

Baiña, Jesusek gu ez gaitu iñoiz saltzen.

Jesusek zintzo jarraitzen dau gure adiskidetasunean.

Eta, orrelantxe, iñoiz epea galdu barik, eten bako bideetatik, ibilli ta ibilli dabil, gizakiaren atzetik, aurkituko dauanaren itxaropenean.

Eta aurkitzen dauanean, pozaren pozez, txapela irabazi dauan baten antzera, auzoakana dator esaten: Poztu zaiteze nigaz, aurkitu dot galdu jatan ardia eta.

Ba dirautsuet, era berean, zeruari be jai andi bat egingo dala damutu daiten pekatari bategaitik.

Goazen, ba, ustetsu-ustetsu, bere besoetara, itxaroten eta.